Kiroldegiko eguzki-panelen proiektua lizitaziora

2023/01/10
Udalak lizitaziora atera ditu Arane Kiroldegiko estalkia eguzki-plaka fotovoltaikoz hornitzeko lanak; lan hauek hiru hilabeteko iraupena izango dute eta 60.112,66 euroko aurrekontua.

Atzo eman zitzaion hasiera, Euskadiko kontratazio publikoko plataforman argitaratuta, Soraluzeko Arane  kiroldegiko estalkirako eguzki-plaka fotovoltaikoak erosi eta hauek instalatu eta martxan jartzeko kontratazio-espedienteari.

Jakinekoa da Udalak energia berriztagarrien alde egin duen apustua irmoa dela eta, ildo honi jarraituz, kiroldegiko estalkia eguzki panelez hornituko du, kontutan izanik energia kontsumo handiena duen udal eraikina dela berau.

Lanen iraupena hiru hilabetekoa izango da eta lizitazioaren aurrekontua 60.112,66  eurokoa da, gehi BEZ-a.

Kontratuaren xehetasunak Euskadiko kontratazio publikoko plataforman aurki daitezke ondorengo loturan: https://www.contratacion.euskadi.eus/kontratazio_iragarkia/soraluzeko-kiroldegiko-estalkian-eguzki-plaka-fotovoltaikoak-hornitu-instalatu-eta-martxan-jartzeko-kontratazioa/webkpe00-kpeperfi/eu/