Udal kiroldegiaren irekiera partziala
COVID-19ak eragindako alarma-egoera amaitu ondoren, bihar, uztailak 1, zabalduko dira berriro ere Arane Kiroldegiko instalaziorik gehienak.
Jarraitu beharreko protokoloak instalazioetan adieraziko dira, eta protokolo horiek behar bezala betetzen direla zainduko dute bertan lan egiten duten pertsonek.
Igerilekua, aldiz, irailaren 15ean zabalduko da, gaur gaurkoz udalak eskura dituen baliabide pertsonal eta ekonomikoekin ez delako posible erabilera baldintza berrietan igerilekuaren segurtasun eta osasun neurriak bermatzea.
Lehen fase honetan, erabiltzaileek ezin izango dituzte aldagelak erabili eta gimnasiora sartzeko bakoitzak bere eskuzapi edo toalla eraman beharko du.
Kiroldegiaren ordutegia goizeko 8:30etik iluntzeko 21:30era artekoa da.
Abuztuaren 10etik 23ra itxita egongo da.
Bizi dugun osasun-egoerak hala eskatuta, kiroldegira sartzeko eta gimnasioa erabiltzeko neurri bereziak prestatu ditu Udalak:
Gimnasioa erabiltzeko neurriak
Instalazioen irekiera partziala agintzen duen DEKRETUA hemen kontsultatu daiteke.