Kiroldegiko tabernaren ustiapena
Ikusita, Tokiko Gobernu-Batzarrak 2016eko maiatzaren 16an hartutako erabakiaren bidez, Soraluzeko kiroldegiaren eraikinean emango diren zerbitzuen ustiapen- eta kudeaketa-kontratuaren baldintza administratiboen eta baldintza teknikoen pleguak onartu dituela. Era berean, aipatutako obra kontratuaren lizitazioari prozedura ireki bidez eta ohiko izapidez hasera ematea ere onartu dela.
Ikusita, eskaintzak aurkezteko epean bakar bat ere ez dela aurkeztu.
Tokiko Gobernu-Batzarrak erabaki du:
1.- Soraluzeko kiroldegiaren eraikinean emango diren zerbitzuen ustiapen- eta kudeaketa-kontratuaren lizitazioa hutsik uztea.
2.- Hutsik uztearen iragarkia Gipuzkoako Aldizkari ofizialean argitara ematea.
Udal Gobernuak etorkizunari begira, gune honi eman behar zaion erabileraren inguruko hausnarketa burutuko du.