Kontrargiko kideen erakusketa kolektiboa

Kontrargiko kideen erakusketa kolektiboa

2023/10/16
Argazki-erakusketa kolektiboa antolatu dute Kontrargi Argazkilaritza Elkarteko kideek; urriaren 16tik 31ra bitartean bisitatu daiteke, ohiko ordutegian, kiroldegiko erakusketa-gelan.

Hilaren 31ra arte dago zabalik Kontrargi Argazkilaritza Elkarteko kide diren Mikel Valero, Fernan Oregi eta Bittor Murgurzur herritarren argazkiekin osatutako "Expo Kontrargi 2023" izenburuko erakusketa.

Urtero garai honetan antolatzen du erakusketa elkarteak, argazkilari bakoitzaren dozena inguru argazkirekin.

Urriaren 16tik 31ra arte dago erakusketa ikusgai, udalaren erakusketa-gelan, ondorengo ordutegiarekin:

  • Astegunetan: 19:00-20:30.
  • Larunbatetan: 12:00-13:30.