Kontrargiren argazki-egutegia

Kontrargiren argazki-egutegia

2019/03/11
Kontrargi Argazkilaritza Kolektiboak aukera eman nahi die herritarrei datorren urteko egutegian beraien argazkiak jar ditzaten; uztailaren 31 arte dago argazkiak bidaltzeko aukera.

Kontrargi Argazkilaritza Kolektiboa hasi da dagoeneko 2020. urteko Soraluzeko Egutegian lanean. Datorren urtean, betiko moduan, Soraluzeri buruzko argazkiek jantziko dituzte egutegiaren azala eta hilabete bakoitzari dagokion orrialdea.

Orain artean ez bezala, datorren urteko egutegian elkarteko kide ez direnek ere izango dute beren argazkiak txertatzeko aukera; izan ere Kontrargik interesa izan dezakeen edozein argazkilariri emanngo dio egutegirako argazkiak helarazteko aukera.

Guztira 14 dira egutegia osatzen duten argazkiak: azala, kontrazala eta hilabete bakoitzeko argazki bat. Kontrargi Argazkilaritza Kolektiboko kideek argazki bana txertatuko dute, gehienez ere bost. Egutegiaren azala eta kontrazala, berriz, Kontrargi Argazki Rallyaren 2018ko edizioko argazkiekin osatuko dira eta gainontzeko argazkiak pertsona interesdunek egin ditzaketen ekarpenen artetik aukeratuko dira.

Argazkiak helarazteko baldintzak eta aukeraketa-irizpideak ondorengoak izango dira:

  • Argazkiak Soraluzen bizi diren pertsonek baino ezin izango dituzten helarazi.

  • Helarazitako argazkiek Soraluze identifikatzeko aukera eman beharko dute (paisaia, xeheetasunak, kaleak, plazak, eraikinak, etab).

  • Helarazitako argazkiak hilabete zehatz baterako izan daitezke edota edozein hilabetetarako.

  • Kontrargi Argazkilaritza Kolektiboa arduratuko da argazkiak jaso, aukeratu eta hilabeteka banatzeaz.

Argazkiek ondorengo ezaugarriak izan beharko dituzte:

  • Zabalera : 37,5 cm - 3543 pixel
  • Altuera : 25 cm - 2362 pixel
  • Bereizmena : 250 ppp (pixel hazbeteko)
  • Formatoa : JPGE

Argazkiko fitxategi bana bidaliko da, ondorengoa adieraziz:

  • Egilearen izena.
  • Argazkiaren deskripzioa eta kokapena.
  • Argazkia zein hilabetetan argitaratu nahi den (Aukerakoa)

Fitxategiak ondorengo posta-helbidea helaraziko dira: kontrargiargazkikolektiboa@gmail.comArgazkiak bidaltzeko epea 2019ko uztailaren 31n amaituko da.