Kontrargiren argazki-erakusketa

Kontrargiren argazki-erakusketa

2019/10/10
Urteroko moduan, argazki-erakusketa antolatu dute Kontrargi Argazki Kolektiboko kideek; urriaren 8tik 26a bitartean bisitatu daiteke, ohiko ordutegian, kiroldegiko erakusketa-gelan.

Hilaren 26a arte dago zabalik Kontrargi Argazkilaritza Elkarteko kide diren Alberto Arizaga, Fernan Oregi, Ekaitz Uzin eta Mikel Valero herritarren argazkiekin osatutako "Expo Kontrargi 2019" izenburuko erakusketa.

Urtero garai honetan antolatzen du erakusketa elkarteak, argazkilari bakoitzaren dozena inguru argazkirekin.

Urriaren 8tik 26ra arte dago erakusketa ikusgai, kiroldegiko erakusketa-gelan, ondorengo ordutegiarekin:

  • Astegunetan: 19:00-20:30.
  • Larunbatetan: 12:00-13:30.