Kontrargiren argazki-erakusketa

Kontrargiren argazki-erakusketa

2020/12/17
Urteroko moduan, argazki-erakusketa antolatu dute Kontrargi Argazki Kolektiboko kideek; hilaren 30era bitartean bisitatu daiteke, ohiko ordutegian, kiroldegiko erakusketa-gelan.

Hilaren 30a arte dago zabalik Kontrargi Argazkilaritza Elkarteko kide diren Alberto Arizaga, Fernan Oregi, Ekaitz Uzin eta Mikel Valero herritarren argazkiekin osatutako "Expo Kontrargi 2020" izenburuko erakusketa.

Urtero garai honetan antolatzen du erakusketa elkarteak, argazkilari bakoitzaren dozena inguru argazkirekin.

Erakusketa kiroldegiko erakusketa-gelan dago, ondorengo ordutegiarekin:

  • Astegunetan: 19:00-20:30.
  • Larunbatetan: 12:00-13:30.

Norbaitek argazkiren bat erostea nahiko balu, kolektiboko kideekin jar daiteke harremanetan.