Kontrargiren argazki erakusketa

Kontrargiren argazki erakusketa

2021/04/15
Kontrargi Argazki Kolektiboak 35 urte betetzen ditu aurten; urte guzti hauetan egindako hainbat argazkirekin erakusketa antolatu du hain data seinalatua ospatzeko helburuarekin.

Soraluzeko Kontrargi Argazki Kolektiboak 35 urte bete ditu aurten eta, ospatzeko, erakusketa berezia antolatu du, urte hauetan zehar egindako hainbat argazkirekin.

Erakusketa asteartean zabaldu zen eta hilaren 30era arte egongo da zabalik.

Elkartea 1968. urtean sortu zen herrian argazkilaritza bultzatzeko helburuarekin; urtean lau bat erakusketa antolatzen ditu eta, Udalarekin lankidetzan, herriko argazki ondarea berreskuratzeko lanean dihardu.

Erakusketa 30 argazkik osatzen dute, elkarteak antolatzen duen argazki rallyan egindako erretratuak.

Asko dira erakusketan ikus daitezkeen arpegi ezagunak. Elkarteak eskerrak eman nahi izan dizkie Argazki Rallyerako erretratua ateratzeko eragozpenik jarri ez duten soraluzetar guztiei eta adierazi du asko direla erakusketatik kanpo gelditu direnak, denentzako tokia ez zegoelako.

Erakusketa kiroldegiko erakusketa-gelan dago, ondorengo ordutegiarekin:

  • Astegunetan: 19:00-20:30.
  • Larunbatetan: 12:00-13:30.