Kontrargiren argazki erakusketa

Kontrargiren argazki erakusketa

2022/05/10
Larunbat honetara arte dago zabalik Kontrargi Argazkilaritza Elkarteak antolatzen duen Argazki Rallyan saritutako argazkiekin osatutako erakusketa; 30 argazkik osatzen dute erakusketa.

Larunbat honetan, hilak 14, itxiko ditu ateak Kontrargi Argazkilaritza Kolektiboak antolatutako erakusketak.

Iazko azaroan egindako XXXII. Argazki Rallyan saritutako lanak daude ikusgai; 30 argazki guztira.

Erakusketa ondorengo ordutegian bisitatu ahal izango da, kulturguneko erakusketa-gelan:

- Astelehenetik ostiralera: 19:00-20:30.

- Larunbatak: 12:00-13:30.

Behin erakusketa amaituta, erakusketako argazkiak interesa agertu duten bisitarien artean zozketatu dira.