Herriko urteroko egutegia

Herriko urteroko egutegia

2021/11/15
Joan den astetik aurrera eskuragai dago Kontrargi Argazkilaritza Elkarteak herriko argazkiekin urtero argitaratzen duen egutegia; datorren urteko egutegia 2 euroan dago salgai.

Urtero moduan, aurtengoan ere egutegia prestatu eta argitaratu du Kontrargi Argazkilaritza Elkarteak.

Egutegiak elkarteko kideek egindako herriko argazkiak dauzka: hiri ikuspegiak, mendikoak eta herriko jaiak.

Iaz bezala, egutegia 2 euroan erosi ahal izango da, ondorengo tokietan:

  • Comercio Arcelus
  • Degustación Asigor
  • Bolintxo okindegia
  • Etxabe harategia
  • Iñarra harategia
  • Iratxo gozodenda
  • Marimar harategia
  • Mendizabal okindegia

Egutegia prestatu eta zabaltzeko proiektu honek Udaleko Kultura Batzordearen dirulaguntza dauka.

Argazkia: Mikel Valero.