Kontrargiren XXXIV. Argazki Rallyko lanak, gaurtik aurrera ikusgai

Kontrargiren XXXIV. Argazki Rallyko lanak, gaurtik aurrera ikusgai

2024/04/16
Gaurtik maiatzaren 4ra bitarte izango dira ikusgai erakusketa gelan Kontrargik antolatutako XXXIV. Argazki Rallyko lan sarituak.

Iazko azaroaren 19an egin zuten Kontrargi argazkilaritza taldekoek urteroko Argazki Rallya, XXXIV. edizioa, hain zuzen ere. Hitzordu hartan sarituak suertatu ziren 36 lanen erakusketa da gaurtik aurrera ikusi ahal izango dena.

Erakusketa ondorengo ordutegian bisitatu ahal izango da, erakusketa-gelan:

  • Astelehenetik barixakura: 18:30-20:00.
  • Zapatuak: 12:00-13:30.