Kontrargiren XXXVI. Argazki Rallyko lanak dagoeneko ikusgai daude erakusketa aretoan
Martxoaren 9tik 21era bitarte izango dira ikusgai erakusketa gelan Kontrargik antolatutako XXXVI. Argazki Rallyko lan sarituak.
Kontrargik antolatutako Argazki Rallya urtez urte errepikatzen den hitzordua da. Iazko azaroaren 23an egin zuten argazkilaritza kolektiboko kideek urteroko Argazki Rallya, XXXVI. edizioa, hain zuzen ere.
Hitzordu hartan sarituak suertatu ziren lanen erakusketa izango da ikusgai hilaren 21era arte. 25 partaideren 35 lanek osatzen dute erakusketa eta lanek hainbat gai jorratzen dituzte: berdea, kartelak, gora eta behera, distira eta Blues Hotsak.
Erakusketa ikustera hurbiltzen diren pertsonen artean, sei argazkiren zozketan parte hartzeko aukera ere izango dela jakinarazi dute antolatzaileek.
Ordutegia
Erakusketa ondorengo ordutegian bisitatu ahal izango da, erakusketa gelan:
- Astelehenetik barixakura: 18:30-20:00
- Zapatuak: 12:00-13:30
