Koronabirusa prebenitzeko neurriak

Koronabirusa prebenitzeko neurriak

2020/03/13
Udal eraikin eta zerbitzurik gehienak ixtea erabaki du Udalak, COVID-19 Koronabirusaren aurkako prebentzio neurri moduan; premiazko zerbitzuak bakarrik eskainiko dira.

Euskadin gertatzen ari diren Koronabirus –COVID19– infekzio-kasuen ondorioz, eta infekzio-kopurua gora egiten ari dela ikusita, Soraluzeko Udalak, Osasun Sailaren gomendioak jarraituta, hainbat zerbitzu bertan behera uztea eta hainbat eraikin ixtea erabaki du, 15 egunez: martxoaren 13tik 27ra arte, eta neurri horiek eraginkorrak izan daitezen, soraluzetarrei dei egiten die zentzu eta arduraz joka dezaten.

Halaber, bertan behera utzi ditu denbora tarte horretan egitea aurreikusita zeuden kultur, kirol eta bestelako jarduera guztiak.

ITXITA EGONGO DIRA:

  • Kiroldegia.
  • Ludoteka eta gaztelekua.
  • Liburutegia.
  • Ikasgela.
  • Jubilatuen Etxea.

ZABALIK EGONGO DIRA:

Udaletxea. (Langileentzat bakarrik)

Herritarrak artatuko dira ondorengo 2 guneetan bakarrik, baina banan-banan sartu beharko dira eta ezarritako distantziak mantendu beharko dituzte. Edonola ere, aha den guztietan, hartuemanak telefonoz edo elektronikoki egitea eskatzen da.

  • Herritarrentzako Arreta Bulegoa. 943 753 043
  • Udaltzaingoa. 943 753024

Soraluzeko Udalak lasaitasunerako deia helarazi nahi die herritarrei. Hartutako neurriak aldi bereko kutsadura masiboa ekiditeko prebentziorako dira. Janari eta lehengaien hornidura bermatuta dago, eta zentzuz jokatzea eskatzen da, agintariek emandako gomendioak jarraituz.

Gaixotasun sintomak sentituz gero, ez joan Osasun Zentrora, geratu etxean eta deitu 900 203 050 telefonora.