Korrontzi taldearen kontzertua

2021/07/23
Korrontzi folk taldeak "Koplariak" bere azken ikuskizuna aurkeztuko du datorren astelehenean, udal kiroldegian; Oinkari dantza taldeko dantzariek eta Xabier Amuriza bertsolariak ere arituko dira.

Udaleko Kultura Batzordeak uztailareko antolatutako ekintzen artean, "Koplariak" izeneko ikuskizuna eskainiko du Korrontzi taldeak datorren astelehenean, hilak 26, arratsaldeko 7:30ean, Arane kiroldegian.

Musika eta dantza uztartzen duen ikuskizuna da, taldearen izeneko bere azken lanean oinarritua.

Korrontzirekin batera Villabonako Oinkari dantza taldeko dantzariek hartuko dute parte, dantza tradizionaletan oinarritutako koreografia ikusgarriak eskainiko dituztelarik.

Hamargarren disko honetan, Xabier Amuriza bertsolari ezagunak idatzitako hitzei musika jarri die taldeak.

Sarrerak "Iratxo"-n eskuratu daitezke, 5 euroan.