Krabelin pintura eskolako ikasleen ikasturte amaierako erakusketa

Krabelin pintura eskolako ikasleen ikasturte amaierako erakusketa

2024/05/08
Krabelin pintura eskolako ikasleek urtean zehar egin dituzten 30 margolanetik gora ikus daitezke astelehenaz geroztik eta maiatzaren 18ra bitarte kiroldegiko erakusketa-aretoan.

Astelehenean zabaldu zen Krabelin pintura eskolako ikasleen margolan erakusketa.

Urtero moduan, ikasturtean zehar egindako lanak jarri dituzte ikusgai kulturguneko erakusketa-aretoan.

Guztira beste horrenbeste ikasleren 30 lan inguru ikus daitezke erakusketan.

Erakusketa maiatzaren 18ra arte dago zabalik, ondorengo ordutegiarekin:

  • Astelehenetik barixakura: 18:30 - 20:00

  • Zapatutan: 12:00 - 13:30