Krabelin pintura eskolako ikasleen ikasturte amaierako erakusketa ikusgai maiatzaren 23ra arte
Krabelin pintura eskolako ikasleek urtean zehar egin dituzten margolanak ikus daitezke gaurtik maiatzaren 23ra bitarte kiroldegiko erakusketa-aretoan.
Paula Pinillak zuzentzen duen Krabelin pintura eskolako ikasleek haien artelanak erakutsiko dituzte, urteroko moduan, ikasturte amaierako erakusketan. Artelan gehienak margolanak diren arren, bozetoak eta marrazkiak ere erakutsiko dituzte.
Erakusketarako aukeratutako bildumaren egileak haurrak zein helduak dira, guztira 40 ikasle ingururen lanak izango dira.
Ordutegia
Maiatzaren 23ra arteko tartea egongo da erakusketa ikusteko, ondorengo ordutegian:
- Astelehenetik barixakura: 18:30 - 20:00
- Zapatutan: 12:00 - 13:30
