Krisiaren aurkako bonuak

2021/11/10
Erosketa-bonuak banatuko ditu Udaleko Osasun, Gizarte Ongizate eta Inmigrazioaren Sailak egoera ekonomiko zaila bizi duten herritarren artean; 100 eta 50 eurokoak.

Arloaren arduradun Patricia Borinaga And.k azaldu duenez, egungo testuinguru ekonomikoan, asko dira oraindik ere egoera zaila bizi duten herriko familia eta pertsonak, eta gero eta zailagoa egiten da oinarrizko beharrei aurre egitea.

Hau horrela izanda, esfortzu berezi bat egin behar dela ikusten da pertsona hauek babesteko. Helburu hau oinarri izanda, erabaki da berriro ere laguntza-bono hauek eskuragarri ipintzea herritarrentzat herriko denda eta saltokietan gastatzeko.

Bonuek 50 euroko zenbatekoa izango dute gizarte-laguntzak jasotzen dituzten pertsona eta familientzat (DSBE, GPI), eta 100 eurokoa pentsiodunentzat, langileentzat, langabezian daudenentzat edo laguntza ekonomikorik gabekoentzat. Horretarako, familia-unitatea osatzen duten pertsona guztien diru-sarrerak hartuko dira kontuan, eta Udalak berak egiaztatuko du familia-unitate horren osaera erroldaren bidez.

BETE BEHARREKO BALDINTZAK

1.- Udalerrian erroldatuta egotea gutxienez laguntza eskatu baino urte bete lehenago.

2.- Eskatzailaren sarrerak ondoren zehazten diren mugen azpitik egotea.

Familia unitatearen kideak

Urteko lanaren etekin gordinak -

Beste dirusarreren zenbateko gordina

Hileko lanaren etekin gordinak -

Beste dirusarreren zenbateko gordina

1

11.143

929

2

16.350

2.363

3

20.567

1.714

4

23.201

1.933

5

26.232

2.186

6

29.717

2.476

7

33.724

2.810

8

38.333

3.194

+1

+6.500

+542

 AUZKEZTU BEHARREKO DOKUMENTAZIOA

  • Eskabidea beteta eta sinatuta.
  • NAN, AIZ edo pasaportearen fotokopia.
  • Aurrezki-libretaren lehen orriaren fotokopia.
  • Gizarte-laguntzak jasotzen dituztenak: diru-sarrerak gizarte-zerbitzuen zerrendekin egiaztatuko dira.
  • Langabezian dauden pertsonak: INEMen ziurtagiria, 2019an jasotako diru-sarrerei buruzkoa.
  • Langileak: 2020ko errenta aitorpena aurkeztea.
  • Pentsiodunak: 2020ko pentsioaren ziurtagiria aurkeztea.
  • Caritasengandik jasoz gero: 2019an jasotako diru-sarreren ziurtagiria.

INPRIMAKIAK BILTZEA ETA DOKUMENTAZIOA EMATEA

Inprimakiak jasotzea

Azaroaren 15etik 22ra, 09:00etatik 12:00etara, Udaleko Herritarrentzako Arreta Bulegoan.

Dokumentazioa entregatzea

Azaroaren 23tik 26ra, 09:00etatik 12:00etara, edo posta elektronikoz, gizarte@soraluze.eus edo gizartezer@soraluze.eus helbideetara.

Eskabidea entregatzea eta agiriak aurkeztea eskaeraren titularra ez den beste pertsona batek ere egin ahal izango ditu.

ESKAEREN BERRIKUSPENA

Azaroaren 29tik abenduaren 1era bitartean egingo da. Bonua kobratzeko, eskatzaileek Udalaren Gizarte Zerbitzuen oniritzia jaso beharko dute. Eskaera onartu ondoren, Soraluzeko saltokien tiketak aurkeztu beharko dituzte, egindako gastuari dagozkionak.

Txartel guztiak aztertu ondoren, eskatzaileak emandako banku-kontuan egingo da ordainketa.

TIKETAK NOLA ENTREGATU

Tiketak gutun-azal zuri batean emango dira, pertsonaren izen-abizenekin, abenduaren 2tik 10era, 09: 00etatik 12: 00etara, Udaletxeko Herritarren Arretarako Bulegoan.

OHAR GARRANTZITSUA

Eskaerak aurrekontu erabilgarria agortu arte (10.000 €), onartuko dira.