Krisiaren aurkako bonoak eskuragai

Krisiaren aurkako bonoak eskuragai

2018/10/08
Zabalik dago oraindik ere Udaleko Osasunaren, Gizarte Ongizatearen eta Inmigrazioaren Departamentuak urtero banatzen dituen krisiaren aurkako laguntza-bonoak eskatzeko epea.

Udaleko Osasunaren, Gizarte Ongizatearen eta Inmigrazioaren Departamenduak jakinarazi du oraindik aukera dagoela krisiari aurre egiteko Udalak eskaintzen dituen bonoak eskatzeko.

Bono hauek 50 eurokoak dira gizarte laguntzak (RGI, AGI...) jasotzen dituztenentzat eta 100 eurokoak pentsiodun, langile zein langabetuentzat eta urriaren 19a arte eskatu ahal izango dira Udaleko Harrera Bulegoan nahiz Udaleko Gizarte Zerbitzuen Bulegoan.

Bonoa eskuratu ahal izateko ezarritako baldintza ekonomikoak bete beharko dira eta beharrezkoa izango da, halaber, azken urte betean herrian erroldatuta egotea. Eskaera onartuz gero, onuradunak herriko establezimenduetan egindako erosketen agiriak aurkeztu beharko ditu eta Udalak dagokion diru-sarrera egingo dio. Txartelok urriaren 22tik 26ra bitartean entregatu behar dira.

Eskaerak aurreikusitako diru-poltsa agortu arte emango dira (15.000).