Kristalezko gortinen ordenantza onartuta

Kristalezko gortinen ordenantza onartuta

2022/01/19
Balkoi eta terrazetako kristalezko gortinen instalazioa arautu du Udalak; asteon argitaratu da GAOn kristalezko gortinak jarri nahi dituzten bizilagunek bete beharreko araudia.

Iazko ekainean udalerriko balkoi eta terrazetako kristalezko gortinen instalazioa arautzeko prozesua hasi zuen Udalak, horretarako prestatutako araudia kontsulta publikoan jarrita.

Aipatutako araudiak terrazetan eta balkoietan «kristalezko gortinen» bidez beira ipintzea ahalbidetzen du, modu horretara etxebizitzen portaera energetikoa hobetzeko.

Ordenantzaren aplikazio-eremuak bizitegitarako hiri-lurzoru osoa hartzen du bere baitan, «11 Alde Zaharra» hirigune historikoko area izan ezik; izan ere, eremu horrek berezko EPB bat du indarrean, eta ez dira inola ere baimentzen kristalezko gortinak.

Araudi berria asteon sartu da indarrean, behin Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean argitaratu ondoren.

ORDENANTZA hemen kontsulta daiteke.