Kudeaketa teknikaria kontratatzeko deialdia

Kudeaketa teknikaria kontratatzeko deialdia

2019/01/04
Soraluzeko Udalak baliabide publikoen, per­tso­nalaren eta nominen erdi-mailako kudeaketa-teknikari plaza bat lehiaketa-oposizio aske bidez bete­tze­ko deialdia egin du.

Soraluzeko Udalak lanpostu-zerrendan hutsik dagoen lanpostu bat betetzeko deialdia egin du.

Baliabide publikoen, per­tso­nalaren eta nominen erdi-mailako kudeaketa-teknikari plaza da Udala betetzera doana, lehiaketa-oposizio aske bidez eta jabegoan.

Plaza hori Administrazio Orokorreko Eskala eta Erdi-mailako teknikari azpieskalakoa da, eta A2 Sailkapen Taldeari dagokio.        

Lanpostuak 23. mailako destino osagarria, eta derrigorrezko 4. hizkun­tza-eskakizuna ezarrita dauka 2018ko urriaren 17ko datarekin.

Lanpostuaren dedikazio-erregimena lanaldi osokoa da.

Iragarkia asteazkenean, urtarrilak 2, argitaratu zen Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean.

Eskaerak aurkezteko epea iragarkia Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu ostean zabalduko da.