Kudeaketa teknikariaren kontratazioa

Kudeaketa teknikariaren kontratazioa

2019/02/20
Udalak gaur egin du publiko erdi mailako kudeaketa-teknikaria kontratatzeko lehiaketa-oposizioan onartutakoen eta baztertutakoen zerrenda eta lehehendabiziko ariketaren data.

Webgune honek urtarrilaren 15ean iragarri zuen moduan, Soraluzeko Udalak lehiaketa-oposizio librea deitu du plantilla organikoan hutsik dagoen erdi-mailako teknikari lanpostua betetzeko.

Behin eskaerak aurkezteko epea amaituta -otsailaren 12an amaitu zen-, onartuak eta baztertuak izan diren hautagaien zerrenda, epaimahaiaren osaketa eta lehendabiziko ariketaren data onartzen dituen Alkatetzaren erabakia argitaratu du Udalak.

Aipatutako informazioa eta aurrerantzean prozesu honekin zerikusia izango duen gainontzeko informazioa www.soraluze.eus webguneko "Tramiteak" ataleko "Lan eskaintza publikoa" azpiatalean kontsultatu ahal izango da.