Kulturaldia '21

Kulturaldia '21

2021/06/03
"Azken sustraiak" taldeak zabalduko du Udaleko Kultura Batzordeak eta herriko hainbat eragilek hurrengo asteetarako prestatu duten "Kulturaldia" izeneko egitarau berezia.

Aurten ere, iaz egin zuen bezala, ekintza-sorta zabala antolatu du hurrengo bi hilabeteetarako, "Kulturaldia" izenburupean, Soraluzeko Udaleko Kultura Batzordeak, herriko hainbat kultur eragilerekin elkarlanean.

Ekintzak ekainaren 5ean hasiko dira eta uztailaren 18an amaituko dira.

Egitarau berezi hau antolatzearekin herritarrei, herriko bizitzari eta kultura sektorean lan egiten dutenei keinu txiki bat egitea nahi izan diete antolatzaileek, osasun krisiak modu berezian eragin baitu kulturaren arloan.

Antolatuko diren ekintzak osasun agintariek agindutako protokoloari jarraituz antolatuko dira, ikusleek jarrita egon beharko dute eta aforoa mugatu egingo da.

Ekintzarik gehienak Herri Antzokian egingo badira ere, kiroldegia ere erabiliko da hainbat ekitalditarako.

Sarrerak Iratxo dendan erosi ahal izango dira, 5 euroko prezioan guztiak.

Antolatutako ekintzen-zerrenda hemen kontsulta daiteke:

EGITARAUA

EKAINAK 5, zapatua

ROCK KONTZERTUA

“Azken sustraiak” taldea.

Arratsaldeko 7:30ean, Antzokian.

EKAINAK 6, domekia.

ANTZERKIA

“Esnatu naiz” kabareta.

Arratsaldeko 7.30ean, Antzokian.

EKAINAK 12, zapatua.

DANTZA

Dantza saio irekia Ezoziko plazan.

Goizeko 11etatik 13etara.

EKAINAK 13, domekia.

ANTZERKI FAMILIARRA

“Ikimilikiliklik”

Arratsaldeko 6etan, Arane kiroldegian.

EKAINAK 19, zapatua.

MUSIKA KONTZERTUA

“Neomak” taldea

Arratsaldeko 7:30ean, Antzokian.

EKAINAK 25, barixakua.

MUSIKA KONTZERTUA

“Sotano 21” taldea

Arratsaldeko 7:30ean, Antzokian.

EKAINAK 26, zapatua.

ABESBATZA KONTZERTUA

“Ganbara” eta “Ezoiko Ama” abesbatzak.

Arratsaldeko 7:30ean, Arane kiroldegian.

UZTAILAK 3, zapatua.

MUSIKA KONTZERTUA

“Malevaje” taldea.

Arratsaldeko 7:30ean, Antzokian.

UZTAILAK 11, domekia.

HAURRENTZAKO KONTZERTUA

“Zintzilik” ikuskizuna.

Arratsaldeko 6etan, Antzokian.

UZTAILAK 17, zapatua.

MUSIKA KONTZERTUA

“Euskal danbolinaren aroak” ikuskizuna.

J. Ignacio Ansorena eta Joserra Senperena.

Arratsaldeko 7:30ean, Antzokian.