"L.S.B., Ana. El lesbocomic".

"L.S.B., Ana. El lesbocomic".

2017/12/27
Udaleko Parekidetasun Batzordeak 600 euroko ekarpena egin dio Euskal Herriko Gay, Lesbiana, Bisexual eta Transexualen elkarteak bultzatzen duen proiektuari.

Soraluzeko Udaleko Parekidetasun Batzordeak 600 euro bideratu ditu Gehitu, Euskal Herriko Gay, Lesbiana Bisexual eta Transexualen elkarteak, sustatzen duen "L.S.B, Ana. !El lesbicomic" egitasmora.

Aipatutako proiektuak Gehituk lau hilean behin argitaratzen duen aldizkarian du jatorria. Aldizkariak Teresa Castrok sortutako L.S.B, Ana pertsonaiaren komikia dauka. Ana emakume lesbiana da, lesbiana moduan eguneroko egoerei umorez aurre egiten diena. Komikiak sexu-trasmisiozko gaixotasunei nola aurre egin, bisexualitatea, transexualitatea, LGTBI kirola, armairua uztea... moduko gaiak lantzen ditu, emakumea eta lesbiana den L.S.B, Ana izeneko pertsonaiaren ikuspuntutik landu ere.

Istoriotxo guzti hauek liburu bakar batean jasotzeak aukera emango du lesbianen jirako gaiak modu erraz batean eskuragarri izateko, emakume lesbianen gaineko iritzi positiboa zabalduz eta errealitate hau, eta LGTBI kolektiboaren oro har, ikusgarri eginez.

Elebietan argitaratuko den eta doan banatuko den liburu hau ikastetxe eta besteko erakundeetan ematen dituen sexu eta genero aniztasunari buruzko ikastaroetan erabiliko du Gehituk. Halaber, latinoamerikan lan egiten duten LGTBI elkarteei formatu digitalean helaraziko zaie liburua eta ahalegina egingo da ingelera, alemaniera, katalanera, galiziera eta beste hizkuntza batzuetara itzultzeko, argitalpenak ahalik eta zabalpen handiena izan dezan.