La Pulga eta lagunak taldeak "Ufadak" flamenko emanaldia eskainiko du zapatuan, apirilaren 18an, Plaza Barrixan
Askoa Etxebarrieta artista eta dantzari gasteiztarra da La Pulga, eta taldearekin batera haien azken sormena, Ufadak flamenko ikuskizuna, aurkeztuko dute zapatuan, apirilaren 18an, 13:00etan Plaza Barrixan.
La Pulga haurtzaroan murgildu zen dantzaren munduan, eta harrezkero ballet klasikoko eta flamenkoko ikasketak egin ditu eta etengabeko formakuntzan jarraitzen du. Zapatuko emanaldia La Pulga eta lagunak taldearen eskutik izango da eta José Gil perkusio joleak, Angel López de Toro cantaoreak eta Aitor Escobar gitarra jotzaileak osatzen dute, Askoa Etxebarrieta dantzariarekin batera.
Ibai garbiketaren ostean
Zapatuko ibai garbiketaren osterako programatu dute antolatzaileek flamenko emanaldia eta herritarrak animatzen dituzte bi ekintzetan parte hartzera.
Gaur da ibai garbiketan izena emateko azken eguna, eta horretarako bidali e-mail bat izen-abizenak, adina eta herria zehaztuz helbide honetara (Gaia: Ibai garbiketa, Soraluze):
- info@lurgaia.org
- soraluzekobasobiziak@gmail.com

Ufadak ikuskizuna ekarriko dute
Ufadak Ikuskizuna tablaoaren inguruan egituratzen da, flamenko tradizionalaren erroetatik abiatuta magiazko eta sentsaziozko giroa sortzeko. Taulagaineko ikuskizuna baino hareago, duendedun ikuskizuna izango da, indartsua, sortzeko eta sentitzeko grinarekin prestatua eta teknika zainduarekin plazaratua.
Ikuskizunak irauten duen bitartean, ikusleek benetako flamenkoa ezagutu ahalko dute: herritarrengan erabat errotuta dagoen artea, barne-emozio unibertsalen hizkuntza, musika eta dantzaren bitartez mina, poza, erro-gabezia, pena, sentimendua, askatasuna eta bizitza elkartzen dituena.
