Laguntza-bonoek harrera ona
Joan den abenduaren 1ean amaitu zen Udaleko Ongizate Sailak eman dituen laguntza-bonoen gastuak justifikatzeko epea.
Jakina den moduan, aipatutako bonoak herriko dendetan erabili behar ziren eta 50 eta 100 euroko balioa zuten; 50 eurokoa gizarte-laguntzak jasotzen dituzten familien kasuan eta 100 eurokoa pentsionista, langile eta langabetuen kasuan.
Aurtengo deialdiaren emaitzak honakoak izan dira:
Eskaera kopurua: 100 familia.
Onartutako eskaera kopurua: 94 familia.
Banatutako bonoak:
- 50 euroko bonoak: 35. Gizarte-laguntzen jasotzaileak.
- 100 euroko bonoak: 59. Pentsionistak 19, langileak 29, laguntzarik ez dutenak 11.
Banatutako diru-kopurua: 7.650 euro.
Patricia Borinaga Osasun, Gizarte Ongizate eta Immigrazio Saileko arduradunak balorazio orokor positiboa egin du deialdiari buruz. Hala ere, egindako eskaeretan eta emandako bonuetan beherakada txiki bat ikusi da, COVIDAren osasun-krisia dela-eta egindako aldaketen ondorio izan daitekeena.