Laguntza bonoen balorazioa

2019/11/12
Amaitu berri den krisiaren aurkako laguntza-bonoen aurtengo kanpainari buruzko balorazio positiboa egin du Udaleko Gizarte Ongizate Departamenduak; 96 bono banatu dira guztira.

Joan den urriaren 31n amaitu zen Udaleko Ongizate Sailak eman dituen laguntza-bonoen gastuak justifikatzeko epea.

Jakina den moduan, aipatutako bonoak herriko dendetan erabili behar ziren eta 50 eta 100 euroko balioa zuten; 50 eurokoa gizarte-laguntzak jasotzen dituzten familien kasuan eta 100 eurokoa pentsionista, langile eta langabetuen kasuan.

Aurtengo deialdiaren emaitzak honakoak izan dira:

Eskaera kopurua: 110 familia.

Onartutako eskaera kopurua: 96 familia.

Banatutako bonoak:

  • 50 euroko bonoak: 34. Gizarte-laguntzen jasotzaileak.
  • 100 euroko bonoak: 62. Pentsionistak 29, langileak 28, langabeak , laguntzarik ez dutenak 4.

Banatutako diru-kopurua: 7.900 euro.

Aurtengo deialdian iazkoan baino eskaera gutxiago jaso da eta iaz baino eskaera gehiago bota da atzera. Eskaerak atzera botatzeko arrazoiak ondorengoak izan dira: diru-sarrerak gaindtzea, urte beteko erroldatze-epera ez iristea, beharrezko agiriak ez aurkeztea, erosketak justifikatzeko tikeak ez aurkeztea.