"Lamoten grabatua" liburua salgai

"Lamoten grabatua" liburua salgai

2019/05/07
Udaletxean eskuratu daiteke, 10 euroan, Florencio Joseph de Lamotek 1757. urtean egin zuen grabatuari buruz Elgoibarko Makina Erramintaren Museoak argitaratutako liburua.

Elgoibarko Makina Erremintaren Museoak "Lamoten grabatua" izenburuko liburua argitaratu zuen duela hilabete batzuk, bere 20. urtebetetzea ospatzeko helburuarekin.

Liburuak Florencio Joseph de Lamotek 1757an egin zuen grabatuaren interpretazioaren berri ematen du, 5 hizkuntzatan, armagintzako gremioei, beren antolaketari eta funtzionamenduari buruzko informazio ugari emanez, baita armak egiteko moduari buruzko berri zehatza ere.

Liburua martxoren 21ean aurkeztu zen Herri Antzokian, egilea, bertan zela.

Joan den astetik aurrera, liburua erosteko interesa dutenek udaletxeko harrera-gunean eskuratu dezakete, 10 euroan.

Florencio Joseph de Lamot

Florencio Joseph de Lamot eta Gondesoone 1701, Baillerbi (Flandria) herrian jaio zen, 1701 urtean. Euskal Herrira etorrita, Erret Lantegien ordezko kontadorea izan zen. 1756 urtean Mapa Topographica de Plasencia grabatua eta Descripción de las Reales Fábricas liburua argitaratu zituen. Soraluzen hil zen, 1779ko uztailak 30an, 78 urte zituela.