Telefónicaren kablea kentzeko lanak
Telefónica enpresak kobrezko kable zaharra erretiratzeko lanak egingo ditu gaur hasi eta larunbata bitartean; lanok herrriaren ezker ibarrean dauden hainbat kaletan izango dute eragina.
TELEFÓNICA DE ESPAÑA, S.A.U. enpresa bere kobrezko kable zaharra erretiratzeko lanak egitera doa herriko ezker-ibarrean.
Lanak gauez egingo dituzte, bide publikoen erabilera arruntean ahalik eta eragozpen gutxien sortzeko asmoz.
Hasiera baten, 3 gauetan zehar egitekoak dira lanak, baina ahalik eta azkarren amaitzeko konpromisoa dute. Gerta daiteke, hortaz, gau bakar batean amaitzea.
Lanek ondorengo kaleei eragingo diete:
- Gipuzkoa Etorbidea (2-10)
- Errekalde (1-21 eta 2-26)
- Atxuri (kale osoa)
- Errabal (kale osoa)
- Baltegieta (kale osoa)
Lanak ondorengo egunetan egingo dira:
Abenduaren 17, 18 eta 19an, gaueko 23:30ak eta goizeko 06:00ak artean.