Landa-bideen ordenantza adosteko bilera
Ingurumenaren eta Landa Garapenaren Batzordeak bilera deitu du ostegun honetarako udalerriko landa-bideei buruzko ordenantza berria adosteko helburuarekin.
Soraluzeko Udaleko Ingurumenaren eta Landa Garapenaren Batzordeak bilera egingo du ostegun honetan, urtarrilak 24, arratsaldeko 19:00etan, udaletxeko saio aretoan.
Bileraren helburua landa-bideen erabilera arautuko duen ordenantza berria prestatu eta adostea da.
Egun, pisu handiko kamioiak ibiltzen dira udalerriko landa-bideetan, mendietako pinuak ateratzen batez ere.
Kamioen pisuak kalte handiak eragiten dituzte landa-bideetan eta, ondorioz, Udalak ordenantza bidez arautu nahi ditu pinua ateratzeko lanak.
Aipatutako arautzea interesdunekin eta bileran parte hartzeko interesa izan lezakeen edozein herritarrekin batera egitea nahi du Udalak.