![Landa-bideen ordenantza adosteko bilera Landa-bideen ordenantza adosteko bilera](https://www.soraluze.eus/eu/albisteak/landa-bideen-ordenantza-adosteko-bilera-1/@@images/image-900-0e572ae241382571a7ae1df0278ac8c3.png)
Landa-bideen ordenantza adosteko bilera
Ingurumenaren eta Landa Garapenaren Batzordeak bilera deitu du ostegun honetarako udalerriko landa-bideei buruzko ordenantza berria adosten jarraitzeko helburuarekin.
Soraluzeko Udaleko Ingurumenaren eta Landa Garapenaren Batzordeak bilera egingo du ostegun honetan, otsailak 21, arratsaldeko 19:00etan, udaletxeko saio aretoan.
Bileraren helburua landa-bideen erabilera arautuko duen ordenantza berria prestatzen eta adosten jarraitzea da.
Orain artean bi bilera egingo da; ostegun honetakoa, beraz, hirugarrena izango da.
Egun, pisu handiko kamioiak ibiltzen dira udalerriko landa-bideetan, mendietako pinuak ateratzen batez ere.
Kamioen pisuak kalte handiak eragiten dituzte landa-bideetan eta, ondorioz, Udalak ordenantza bidez arautu nahi ditu pinua ateratzeko lanak.
Aipatutako arautzea interesdunekin eta bileretan parte hartzeko interesa izan lezakeen edozein herritarrekin batera egitea nahi du Udalak.