Landa-bideen ordenantza adosteko bilera

Landa-bideen ordenantza adosteko bilera

2019/04/30
Ingurumenaren eta Landa Garapenaren Batzordeak bilera deitu du ostegun honetarako udalerriko landa-bideei buruzko ordenantza berria adosteko lanak amaitzeko helburuarekin.

Soraluzeko Udaleko Ingurumenaren eta Landa Garapenaren Batzordeak landa-bideen ordenantza adosteko azken bilera egingo du ostegun honetan, maiatzak 2, arratsaldeko 19:00etan, udaletxeko saio aretoan.

Jakina den moduan, Udalak herriko landa-bideen ordenantza berria prestatzen dihardu, bide hauetan batez ere kamioek eragiten dituzen kalteak gutxitze aldera.

Helburu horrekin, bideen erabilera arautuko duen ordenantza-zirriborroa landu zuen Udalak eta 20 eguneko epea zabaldu zuen herritarrek ordenantza-zirriborroari bere ekarpenak egin ziezaizioten.

Behin epe hori amaituta, azken bilera bat egingo da ostegun honetan herritarren ekarpen guztiak jaso, adostu eta ordenantza onartzeko.

Orain artean hiru bilera egin da; ostegun honetakoa, beraz, laugarrena eta azkena izango da.

Udalak bileran parte hartzeko gonbidapena egiten die gaian interesa izan dezaketen herritar guztiei.

Ordenantza-zirriborroa HEMEN kontsultatu daiteke.