Larunbat gaueko boxeo-jaialdia

Larunbat gaueko boxeo-jaialdia

2019/03/07
Boxeo jaialdia antolatu du Neskabox Kirol Elkarteak larunbat honetan arratsaldeko 8etatik aurrera, Arane kiroldegian; Ixa Rodriguezek eta herriko zenbait boxeolarik hartuko dute parte.

Neskabox Kirol Elkarteak boxeo jaialdia antolatu du datorren martxoaren 9rako, larunbata, arratsaldeko 8:00etan hasita, Soraluzeko Arane Kiroldegian.

Bertan Soraluzeko lau boxeolarik hartuko dute parte: Ixa Rodriguezek eta haren ikasle Ousama Hinak, Adur Odriozolak eta Julen Gallastegik amateur modura.

Sarrerak salgai daude dagoeneko, 15 euroan aurrez erosita eta 20 euroan txarteldegian bertan eskuratuta.

Soraluzeko Udaleko Kirolen eta Kiroldegiaren Batzordeak 1.500 euroko diru-ekarpena egin dio ostiraleko ekitaldiari.