LGTB Harrotasunaren Nazioarteko Eguna

LGTB Harrotasunaren Nazioarteko Eguna

2016/06/17
Udaleko Berdintasun Batzordeak, Korner Morea kolektiboak eta Emakumeen Topaguneak pegatinak banatuko dituzte eta beste hainbat ekintza antolatu dituzte LGTB Harrotasunaren Nazioarteko Egunaren harira.

Aste honetan, hilaren 28an, LGTB harrotasunaren Nazioarteko Eguna ospatzen dela eta Udaleko Berdintasun Batzordeko kideek erabaki dute pegatinak banatzea herriko taberna eta dendetan ondorengo leloarekin “askatasunez nire herriko kaleetan maitatu nahi dut-askatasunean bizi nahi dut nire herrian”.

Banaketa honetan Korner Moreak eta Topaguneko emakumeek parte hartuko dute. Kanapinaren helburua gay, lesbiana, bisexual eta transexualen eskubideak aldarrikatzea da eta orientazio sexual eta genero identitateagatik ematen diren bazterketa kasuei aurre egitea, zoritxarrez, gaur egunean oraindik ere ematen baiira egoera hauek. Asko dago oraindik egiteko, benetako eta eraginkorra den berdintasuna lortzeko.

Bestalde; LGTB Harrotasunaren Nazioarteko Egunaren bueltan, Udaletxeko

Berdintasun Batzordeak, Korner Moreak eta Soraluzeko Emakumeen Topaguneak, ondorengo ekintzak antolatu dituzte:

Ekainak 18, larunbata:

11:00tan: Gila Zubian dagoen zebra bidearen margotzea. Ostadarrak dituen koloreekin margotuko da, ondoren kalejira egingo da herriko kaleetatik

14:30tan: Herri bazkaria Etzoziko Plazan. Ondoren lehiaketa, Play back gay.
*Oharra: Bakoitzak bere bazkaria eraman beharko du.

Ekainak 28,asteartea:

19:00tan: Elkarteratzea Plaza Berrian. Ondorengo lelopean: “ETA ZU, ZERGATIK ZARA HETEROSEXUALA?”/ “Y TÚ, ¿POR QUÉ ERES HETEROSEXUAL?”