Liburutegia berriro ere zabalik
Gaurtik aurrera, ekainak 1, muga batzuekin bada ere, zabalik da berriro ere Udal Liburutegia.
Zerbitzu honen zabaltzea deskofinamendurako plangintzaren I. fasean sartu zuen Epainiako Gobernuaren Osasun Sailak, baina Eusko Jaurlaritzak ekainaren 1era atzeratu zuen.
Liburutegi-zerbitzua, baina, hainbat mugarekin zabalduko da, nola ordutegiari dagokionean, hala zerbitzuari berari dagokionean ere.
Halaber, Estatuko zein EAEko Osasun Sailak eta Eusko Jaurlaritzaren Kultura Sailak agindu eta aholkatutako segurtasun-neurri guztiak beteko dira, erabiltzaileen arteko distantziari buruzkoak zein garbiketa neurriei buruzkoak.
Hauetxek dira lehen aste hauetan liburutegi-zerbitzuak izango dituen ezaugarriak:
UDAL LIBURUTEGIA
- Mailegu-zerbitzua bakarrik aktibatuko da.
- Liburuak astean bitan jaso ahal izango dira, astearte eta ostegunetan, goizeko 10ak eta 13ak bitartean, liburutegiak berak emandako hitzordu bidez.
- Eskaerak telefonoz (943 75 20 74) edo posta elektronikoz (liburutegia@soraluze.eus) egin beharko dira, telefono bidezkoak astelehenetik ostiralera, goizeko 10etatik 13etara.
- Eskaerak egin ahal izateko katalogoa ondorengo loturan kontsulta daiteke: https://www.katalogoak.euskadi.eus/cgi-bin_q81a/abnetclop?SUBC=GIP/G0271&LANG=eu-ES
- Erabiltzaileak banaka joango dira, menpekosunen bat duten pertsonak izan ezik. 14 urtetik beherak familiako nagusi batekin joango dira.
- Liburuak plastikozko poltsa batean sartuta emango zaizkie erabiltzaileei.
- Liburutegi-eremura sartzen diren herritarrek eskuak desinfektatu beharko dituzte edo eskularruak erabili.
- Lehen fase honetan liburutegien arteko mailegua ez da indarrean egongo
- Liburuak bueltatzen direnean berrogaialdian egon beharko dira egun batzuetan, beste inork maileguan hartu ahal izan arte.
Soraluzeko Udalak COVID-19ak eragindako egoera honetan arduraz jokatzeko eta ezarritako neurri zein emandako gomendioak zuzen jarraitzeko deia egiten die herritarrei.