Liburutegia ohiko ordutegiarekin

2020/09/16
Udal liburutegiak ohiko orduregiarekin funtzionatzen du astelehenaz geroztik; goiz eta arratsaldez dago zabalik eta betiko zerbitzuak eskaintzen ditu; aforo mugatuarekin bada ere.

Astelehenaz geroztik ohiko jarduna berreskuratu du berriro ere udal liburutegiak, hainbat hilabetez, COVID-19ak eragindako osasun krisia dela eta, zerbitzu murriztua eskaintzen ibili ondoren.

Hori horrela, aurrerantzean, betiko egun eta orduetan zabalduko da: Astelehenak (16:30-19:30); Astearte, asteazken eta ostegunak (11:00-13:00 eta 16:30-19:30); Ostiralak (16:00-19:00).

Bestetik, zerbitzuak ere ohikoak eskainiko ditu, hots:

  • Liburutegiaren funtsen  kontsulta euskarri desberdinetan.
  • Informazio eta erreferentzia zerbitzua
  • Internet zerbitzua
  • Fotokopia zerbitzua
  • Mailegu zerbitzua: Udal liburutegien sare informatikoan oinarrituta
  • Eguneroko prentsa
  • Liburutegien arteko mailegua

Aldaketa bakarra aforoarena izango da, legeak ezarritakoari jarraituz, %60ra murriztu baita berau.

Soraluzeko Udal Liburutegia

Telefonoa: 943752074
E-maila: