Liburutegia goizero zabalik

2022/01/04
Soraluzeko Udal Liburutegiak ordutegi berria izango du aurrerantzean; liburutegia goizero zabalduko da, herritarrei ematen dien zerbitzua hobetzeko helburuarekin.

Urtarrilaren 10etik aurrera, ordutegi berria estreinatuko du Soraluzeko Udal liburutegiak.

Herritarrei ematen dien zerbitzua hobetze aldera, hainbat aldaketa egingo ditu Udalak liburutegi-zerbitzuan. Horrela, goizez egunero eskainiko du zerbitzua, 11:00etatik 13:00etara. Arratsaldeko ordutegia, aldiz, orain arte moduan mantentzen da.

Hau izango da, hemendik aurrera liburutegiak izango duen ordutegia:

  • Neguko ordutegia:

- Astelehenetik ostegunera: 11:00-13:00 eta 16:30-19:30.

- Ostiralak: 11:00-13:00 eta 16:00-19:00.

  •  Aste Santu, Uda eta Gabonetako ordutegia:

- Astelehenetik ostiralera: 10:00-13:00.

Liburutegiak ondorengo zerbitzuak eskaintzen ditu:

  • Liburuen mailegua.
  • Egunkari eta aldizkarien irakurketa eta kontsuta.
  • Bertako ordenagailuak erabiltzeko aukera.
  • Dokumentuen inprimaketa.

...

Liburutegiaren aurtengo egutegia, aldiz, HEMEN kontsulta daiteke.