"Literatur loreak" kultur-zikloa

2021/04/30
Literaturari buruzko zikloa antolatu du Udaleko Kultura Batzordeak maiatzaren 3tik 22ra bitartean; hitza oinarrian duten disziplina ezberdinetako 4 ikuskizun programatu dira.

Soraluzeko Udaleko Kultura Batzordeak, Pil-pilean Euskara Elkartearekin elkarlanean, "Literatur loreak" izeneko zikloa antolatu du aurtengoan ere.

Zikloa hitza edo berba oinarrian duten lau ikuskizun ezberdinek osatzen dute, musikariak, antzezleak, ipuin-kontalariak eta idazleak protagonista moduan dituztenak.

Hauxe da maiatzaren 3an hasi eta 22ra arte luzatuko den zikloaren egitaraua:

Maiatzak 3, astelehena.

Euskarazko irakurleen klubaren saio berezia.

Harkaitz Cano, "Fakirraren ahotsa" liburuaz berbetan.

Arratsaldeko 7etan, erakusketa-gelan.

Maiatzak 8, larunbata.

Musika emanaldia.

Iban Urizar (Amorante), "Bat edo hiru" diskaren aurkezpena.

Arratsaldeko 7etan, Herri Antzokian.

Sarrerak: Iratxo-n, 5 euroan.

Maiatzak 11, asteartea.

Ipuin kontaketa.

Ixabel Agirresarobe, "Maria gonagorri eta Xerafina mokofina" ipuinarekin.

4 urtetik gorako haur eta gurasoentzat.

Arratsaldeko 5etan, Herri Antzokian.

Maiatzak 22, larunbata.

Bertso-Antzerkia

"Erik eta Win", Buhameak taldearekin.

Arratsaldeko 7etan, Herri Antzokian.

Sarrerak: Iratxo-n, 5 euroan.