Bizikaleren "Local friday" azoka

Bizikaleren "Local friday" azoka

2021/11/24
Soraluzeko Bizikale Merkatarien Elkarteak "Local friday" azoka antolatu du ostiral honetarako, goiz eta arratsaldez; bertako merkataritza bultzatzea da ekimen honek daukan helburua.

Bertako merkataritza bultzatzeko helburuarekin hainbat azoka antolatzen ditu urtean zehar Bizikale Merkatarien Elkarteak.

Azoka hauen helburua, esan bezala, herriko establezimenduen sarea indartzea da, beraien produktuak kalera ateraz.

Oraingo honetan, "Local friday" azoka antolatu du elkarteak, ostiral honetarako, egun osoz.

Hauxe da azokaren ordutegia: 10:00-20:00 h.

Azokan erosketak egiten dituztenen artean 20 euroko 5 bonu zozketatuko dira, Bizikaleko saltokietan gastatzeko. Bonuen zozketa arratsaldeko 19:30ean egingo da eta beharrezkoa izango da bertan egotea saria eskuratu ahal izateko.