Soraluzeko Udalak herriko azken lur azpiko edukiontziak hustu eta estali ditu

2022/11/23
Loralde auzoan zeuden kokatuta bi edukiontziak

Soraluzeko Udalak, Loralde auzoan kokatuta dauden herriko azken lur azpiko bi edukiontziak hustu eta estali egingo ditu. Iker Aldazabal alkateak dioenez, "lan hauei esker urte luzez erabilerarik ez duten eta oinezkoentzat oztopo diren lur azpiko edukiontziak hustu eta estali egingo dira, eremua
txukunduz eta erabilgarri eginez”
Lan hauek Fernando Petralanda eraiketak, S.L enpresak burutuko ditu eta Udalak 4.832,74 euroko inbertsioa egin du.