Lore lehiaketako saridunak

Lore lehiaketako saridunak

2019/06/12
Aurtengo balkoi eta leihoetako loreen lehiaketari dagozkion sariak atzo eguerdian banatu ziren Plaza Berrian egin zen ekitaldian; Maria Lourdes Vázquezek eskuratu du lehendabiziko saria.

Udaleko Ingurumen Batzordeak balkoi eta leihoetako lore lehiaketa antolatu du aurten laugarren aldiz.

Herriko leiho eta balkoiak lorez hornitzeko ohitura berreskuratzen laguntzea da lehiaketak duen helburua, herriko bazterrak kolorez janztearekin batera.

Aurtengo edizioan bederatzi pertsonak hartu du parte eta Originaltasuna, kalitatea, armonia, diseinua eta jasangarritasuna izan dira epaimahaiak sariak ematerakoan kontuan izan dituen irizpideak.

Hauek izan dira irabazleak:

  •  1. Saria: Maria Lourdes Vazquez Barrenetxea (150€).
  •  2. Saria: Imielda Jesus Mateo Ramos (Fatima) (75 €).