Lore lehiaketako irabazleak

Lore lehiaketako irabazleak

2021/07/05
Aurtengo balkoi eta leihoetako loreen lehiaketari dagozkion sariak gaur eguerdian banatu dira Plaza Berrian egin den ekitaldian; Lourdes Vazquezek eskuratu du lehendabiziko saria.

Udaleko Ingurumen Batzordeak balkoi eta leihoetako lore lehiaketa antolatu du aurten seigarren aldiz.

Herriko leiho eta balkoiak lorez hornitzeko ohitura berreskuratzen laguntzea da lehiaketak duen helburua, herriko bazterrak kolorez janztearekin batera.

Aurtengo edizioan 4 pertsonak hartu du parte eta originaltasuna, kalitatea, armonia, diseinua eta jasangarritasuna izan dira epaimahaiak sariak ematerakoan kontuan izan dituen irizpideak.

Hauek izan dira irabazleak:

  •  1. Saria: Lourdes Vazquez (150 €).
  •  2. Saria: Nerea Gabilondo  (75 €).

Udalak eskerrak eman nahi dizkie parte hartu duten guztiei eta zorionak irabazleei.