"Losers" antzezlanerako sarrerak salgai

"Losers" antzezlanerako sarrerak salgai

2020/10/08
Salgai daude dagoeneko Txalo antzerki konpainiak urriaren 16an taularatuko duen "Losers" antzezlanerako sarrerak; bi funtzio egingo dira, 20:00etan eta 22:15ean.

Aitziber Garmendia eta Jon Plazaola aktore ezagunak Soraluzen izango dira urriaren 16an, ostirala, "LOSERS" antzezlanarekin.

Sarrera eskaria handia izaten ari dela ikusita, antzezlanaren 2 funtzio antolatzea erabaki du udalak, 20:00etan eta 22:30ean.

Sarrerak Iratxon eta Udaletxean eros daitezke, gaurtik aurrera, baita telefonoz enkargatu ere, 943753043 telefono zenbakian, 5 euroan.

Egilea: Marta Buchaca

Zuzendaria: Begoña Bilbao

Antzezleak: Jon Plazaola eta Aitziber Garmendia

Sinopsia:

Manuel eta Sandra adinean aurrera doaz -ia berrogei-, eta gizakiok tenore horretara
ailegatuta, gizarteak markatutako baldintzetatik ez dute bat bera ere betetzen: Umerik ez,
bikoterik ere ez eta diruz urri, etxebizitza bat erosteko aukerarik gabe… Horregatik, euren
buruak galtzailetzat dituzte. Eta aldatzeko esperantza handirik gabe, ia-ia etsiak jota, pozik
bizitzeko merezimendurik izango ez balute bezala.
Bizipozak, ordea, ez du mugarik eta areago, ez du zer ikusirik ondasun materialekin edo
gizarteak markatzen dituen usadio eta arauen menpe bizitzearekin. Gu geu gara gure
bizitzak nolakoa beharko duen erabaki behar dugunak. Geure beldur eta mugak
gainditzeko gai izanez gero behintzat.

Manuel eta Sandrak bakarti bizitzeari utzi nahi diote Goibel antza bizi dira, baina pozik bizi
nahi dute.
Lortuko al dute…