"Losers" ikusteko sarrerak agortuta
Txalo antzerki taldeak gaur Herri Antzokian taularatuko duen "Losers" antzezlanaren bi emanaldietarako sarrerak agortuta daude; leihatilan ez da sarrerarik egongo.
Aitziber Garmendia eta Jon Plazaola protagonista dituen "Losers" antzezlanerako sarrerak agortuta daudela jakinarazi du Udaleko Kultura Sailak.
Sarreren eskaera handia zela ikusita bigarren emanaldi bat antolatu zen, eta bigarren emanaldi horretarako sarrerak ere berehala agortu ziren.
Hori horrela, leihatilan ez da sarrerarik jarriko salgai.
Erreserbak eginda dituztenek emanaldia hasi baino ordu erdi lehenagotik jaso ahal izango dituzte sarrerak leihatilan.