Ludoteka eta gaztelekua zabalik

Ludoteka eta gaztelekua zabalik

2020/09/18
Datorren astean emango diote ludotekak eta gaztelekuak ikasturte berriari hasiera; COVID-19ak eragindako osasun krisiagatik hainbat aldaketa egin dira taldeen ordutegietan.

Iragarritakoa baino aste bat beranduago bada ere, datorren astean irekiko dira udal ludoteka eta gaztelekua, astelehenean ludoteka eta ostiralean gaztelekua.

COVID-19ari aurre egiteko garbitasun eta segurtasun neurriek aurreikusita zeuden ordutegi eta talde banaketak aldatzera behartu dute Udala.

Talde eta ordutegiak moldatzerakoan erabili diren irizpide nagusiak bi izan dira:

- Ikastetxeko bizikidetza-taldeak mantentzea, LH3-4 mailetan izan ezik.

- Talde bakoitzeko gehienez 13 erabiltzaile onartzea.

LUDOTEKAKO ORDUTEGIA

Hori horrela, ondorengo moduan gelditu da, hasiera batean behintzat, ludotekako ordutegia:

ASTELEHENA

ASTEARTEA

ASTEAZKENA

OSTEGUNA

OSTIRALA

16:30-17:55

4 URTE

(A GELA)

4 URTE

(B GELA)

5 URTE

(A GELA)

5 URTE

(B GELA)

LH3/LH4

(A&B)

18:10-19:30

LH 1

(A GELA)

LH 1

(B GELA)

LH 2

(A GELA)

LH 2

(B GELA)

LH3/LH4

(A&B)

 GAZTELEKUKO ORDUTEGIA

Gaztelekuan LH5 eta LH6 mailako ikasleak ikastetxeko bizikidetza taldeen arabera banatuko dira, alegia, gelaka. Talde bakoitza hamabostean behin joango da ludotekara.

 

OSTIRALA 1

OSTIRALA 2

16:30-17:55

LH 5 

(A GELA)

LH 6

(A GELA)

18:10-19:30

LH 5

(B GELA)

LH 6

(B GELA)

KONTINGENTZIA PLANA

Ludotekak nahiz gaztelekuak beren kontingentzia planak prestatu dituzte, besteak beste ondorengo neurriekin:

  • Tenperatura hartuko zaie erabiltzaileei sartzerakoan.
  • Eskuak garbitzea derrigorrezkoa izango da sartzean eta irtetzerakoan.
  • Musukoa erabiltzea ezinbestekoa izango da, 6 urtetik aurrera.

GURASOENTZAKO BILERA

Zerbitzuen funtzionamenduaz informazioa jaso ahal izan dezaten, bilera bana antolatu da ludotekako zein gaztelekuko erabiltzaileen gurasoentzat:

  • Ludotekako gurasoentzako bilera: Irailak 18, 6etan.
  • Gaztelekuko gurasoentzako bilera: Irailak 21, 6etan.