Ludoteka eta gaztelekuaren aisialdi-eskaintza zabala gabonetako oporretarako

Ludoteka eta gaztelekuaren aisialdi-eskaintza zabala gabonetako oporretarako

2023/12/11
Ekintza aukera zabala eskainiko dute Soraluzeko Udal Ludoteka eta Gaztelekuak aurtengo Gabonetako oporrei begira; abenduaren 15a arte dago zabalik izena emateko epea.

Urtero moduan, Soraluzeko udal ludoteka eta gaztelekuak hainbat irteera eta ekintza antolatu dituzte Gabonetako oporretarako.

Aisialdi eskaintza zabala osatu dute zerbitzu biek, ludotekan eta gaztelekuan burutuko diren ekintzekin (tailerrak, jolasak...) zein herritik kanpora egingo diren txangoekin (Nova Jump, Monkey Park ...).

Opor garai honetarako antolatu diren ekintza hauek herriko haur eta gaztetxoek duten aisialdirako eskaintza handitzea dute helburu moduan.

Izena emateko epea abenduaren 15a arte dago zabalik; epez kanpo ez da inolako izen-ematerik onartuko.

Izen-ematea ludotekan zein gaztelekuan edota online egin daiteke, ondorengo loturan:

https://www.soraluze.eus/eu/tramiteak/izen-emateak

Izena online emanez gero, ordainketa kontu-zenbaki honetan egin beharko da: ES45 3035 0004 90 0040015550 (LABORAL KUTXA)

Hauetxek dira aurtengo oporretarako ludoteka eta gaztelekuak prestatu duten egitaraua eta prezioak:

ABENDUAK 26, asteartea.

Irteera Monke Park-era, 4 eta 5 urteko haurrentzat.

Ordua: Goizeko 10etan, Estaziotik.

Prezioa: Erabiltzaileak 5 euro / Ez erabiltzaileak 7 euro.

ABENDUAK 27, asteazkena.

Irteera Bizkaia Park Abentura-ra, LH1 eta LH2 mailako haurrentzat.

Ordua: Goizeko 9:30ean, Estaziotik.

Prezioa: Erabiltzaileak 6 euro / Ez erabiltzaileak 8 euro.

ABENDUAK 28, osteguna.

Irteera Nova Jump-era, LH3, LH4, LH5 eta LH6 mailako haurrentzat.

Ordua: Goizeko 10etan, Estaziotik.

Prezioa: Erabiltzaileak 14 euro / Ez erabiltzaileak 16 euro.

ABENDUAK 28, osteguna.

Irteera Nova Jump-era, DBH mailako haurrentzat.

Ordua: Arratsaldeko 15:30ean, Estaziotik.

Prezioa: Erabiltzaileak 14 euro / Ez erabiltzaileak 16 euro.

URTARRILAK 3, asteazkena.

"Jolasak eta tailerrak", 4 eta 5 urteko haurrentzat.

Ordua: Goizeko 11:00etan, ludotekan.

Prezioa: Erabiltzaileak doan / Ez erabiltzaileak 2 euro.

URTARRILAK 3, asteazkena.

"Jolasak eta tailerrak", LH5 eta LH6 mailako haurrentzat.

Ordua: Goizeko 11:00etan, gaztelekuan.

Prezioa: Erabiltzaileak doan / Ez erabiltzaileak 2 euro.

URTARRILAK 3, asteazkena.

"Jolasak eta tailerrak", DBH mailako haurrentzat.

Ordua: Arratsaldeko 5etan, gaztelekuan.

Prezioa: Erabiltzaileak doan / Ez erabiltzaileak 2 euro.

URTARRILAK 4, osteguna.

"Jolasak eta tailerrak", LH1 eta LH2 mailako haurrentzat.

Ordua: Goizeko 11:00etan, ludotekan.

Prezioa: Erabiltzaileak doan / Ez erabiltzaileak 2 euro.

URTARRILAK 5, ostirala.

"Jolasak eta tailerrak”, LH3 eta LH4 mailako haurrentzat.

Ordua: Goizeko 11:00etan, ludotekan.

Prezioa: Erabiltzaileak doan / Ez erabiltzaileak 2 euro.