Udaberria Ludoteka eta Gaztelekuan

Udaberria Ludoteka eta Gaztelekuan

2018/03/12
Ekintza eskaintza zabala egin dute Soraluzeko Udal Ludotekak eta Soraluzeko Udal Gaztelekuak aurtengo Udaberriko oporretarako; martxoaren 16a arte dago izena emateko aukera.

Aisialdi eskaintza zabala antolatu dute Soraluzeko Udal Ludotekak eta Gaztelekuak aurtengo Udaberriko oporretarako.

Ekintzetako batzuk ludotekan eta gaztelekuan burutuko dira (esperimentu tailerra, olinpiadak...), beste batzuk, ordea, herritik kanpora egingo diren txangoak izango dira (Kutxaespazio, Rocopolis, Tximipark...).

Izena emateko epea martxoaren 16a arte dago zabalik Ludotekan eta martxoaren 18a arte Gaztelekuan.

Zerbitzu biak iaz hasi ziren opor garairako eskaintza egiten Gabonetan zein Udaberrian, eta erabiltzaileen erantzuna oso ona izan da. Iaz, esate baterako, 168 haur eta nerabek eman zuen izena Udaberriko oporretan antolatu ziren ekintzetan.

Hauxe da martxoaren 26an hasi eta apirilaren 6a arte ludoteka eta gaztelekuak opor egun hauetarako prestatu duten egitaraua:

MARTXOAK 26, astelehena. Esperimentu tailerra, 4 urteko haurrentzat. Goizeko 10etatik 11:30era, ludotekan.

MARTXOAK 26, astelehena. Esperimentu tailerra, 5 urteko haurrentzat. Goizeko 11:45etik 13:15era, ludotekan.

MARTXOAK 26, astelehena. Merienda eta pelikula, DBH-ko ikasleentzat. Arratsaldeko 18:00etatik 20:30etara, gaztelekuan.

MARTXOAK 27, asteartea. Esperimentu tailerra, LH1 mailako haurrentzat. Goizeko 10:00etatik 11:30era, ludotekan.

MARTXOAK 27, asteartea. Esperimentu tailerra, LH2 mailako haurrentzat. Goizeko 11:45etik 13:15era, ludotekan.

MARTXOAK 27, asteartea. Zinea, LH5-LH6 mailako haurrentzat. Arratsaldeko 18:00etatik 20:00etara, Antzokian.

MARTXOAK 28, asteazkena. Misterio eguna, LH3 eta LH4 mailako haurrentzat. Goizeko 11:00etatik 13:00etara, ludotekan.

MARTXOAK 28, asteazkena. Olinpiadak, DBH-ko ikasleentzat. Arratsaldeko 16:00etatik 19:00etara, gaztelekuan.

APIRILAK 4, asteazkena. Irteera Basondora, 4 eta 5 urteko haurrentzat. Goizeko 10etatik 14etara, estaziñotik.

APIRILAK 5, osteguna. Irteera Tximipark-era, LH1-LH2 mailako haurrentzat. Goizeko 10etatik 14etara, estaziñotik.

APIRILAK 5, osteguna. Irteera Rocopolis Iruña-ra, DBHko ikasleentzat. Goizeko 9etatik arratsaldeko 18etara, estaziñotik.

APIRILAK 6, ostirala. Irteera Bizkaia Park Abenturara, LH3-LH4 mailako haurrentzat. Goizeko 10etatik 14etara, estaziñotik.

APIRILAK 6, ostirala. Irteera Eureka Zientzia Museora, LH5-LH6 mailako haurrentzat. Goizeko 10etatik 14etara, estaziñotik.