Ludoteka eta Gaztelekuko matrikulazioa

Ludoteka eta Gaztelekuko matrikulazioa

2020/06/22
Ekainaren 30a bitartean dago zabalik datorren ikasturtean ludoteka edo gaztelekua erabili nahi duten haur eta gaztetxoentzako izena emateko epea; izena online ematea gomendatzen da.

Datorren ikasturtean Soraluzeko Udal Ludotekan eta Gaztelekuan izena eman nahi duten haurrek ekainaren 30era arteko epea izango dute matrikula egiteko.

Bizi dugun osasun-egoera berezia dela-eta, Soraluzeko Udalak izen-ematea online egiteko gomendioa egiten die herritarrei, ondorengo helbidean:

https://www.soraluze.eus/eu/tramiteak/izen-emateak 

SARRERA

Soraluzeko haurren eta nerabeentzako zerbitzuek; ludoteka eta gaztelekuak, alegia, ikasturte berri bati ekingo diote irailean.

Zerbitzuak irailaren 14an irekitzea dago aurreikusita, nahiz eta osasun-egoeraren eboluzioaren arabera, aldaketak egon daitezkeen hasteko moduan. Aldaketaren bat egonez gero, iraileran hasieran jakinaraziko da.

MATRIKULAZIO EPEA

2020/2021 ikasturtean izena emateko epea ekainaren 22an hasi eta ekainaren 30ean amaituko da. Behin data hori pasata, plaza libreak dauden neurrian onartuko dira matrikulazio berriak.

ORDUTEGIA

Hauxe izango da Ludoteka eta Gaztelekuak (LH5/6) datorren ikasturtean izango duen ohiko ordutegia. Aste Santu eta Gabonetako oporretan ordutegia aldatu egin daiteke.

 

 

ASTELEHENA

ASTEARTEA

ASTEAZKENA

OSTEGUNA

16:45-18:15

4/5 URTE

(A)

4/5 URTE

(B)

4/5 URTE

(A)

 

4/5 URTE

(B)

 

18:15-19:45

 

LH 1/ LH 2

(A)

 

 

LH 1/ LH 2

(B)

 

 

LH 1/ LH 2

(A)

 

 

LH 1/ LH 2

(B)

 

 

 

OSTIRALA

OSTIRALA

17:00-19:00

LH3/LH4

(Ludoteka)

 

LH 5/LH 6

(Gaztelekua)

 

Oharrak:

(1)    HH eta LH1/LH2-ko haurrek astean hiru orduko zerbitzua izango dute, ordu eta erdiko bina saio. Bi egun aukeratu behar dituzte, astelehena eta asteazkena (A) ala asteartea eta osteguna (B). Ordu eta erdi horretan zehar behar dutenean sartu eta irten ahal izango dira, beste ekintza batzuekin bateragarria izan dadin.

(2)    Talde bakoitzean plaza kopurua mugatua da. Plazak matrikulazio-hurrenkeraren arabera emango dira.

(3)   LH3/LH4-ko eta LH5/LH6-ko haurrek bi orduko saioa izango dute ostiraletan. Bi ordu horietan zehar behar dutenean sartu eta irten ahal izango dira, beste ekintza batzuekin (Dantza, pelota…) bateragarria izan dadin.

KUOTA

 Hauek dira erabiltzaileen kuotak:

- Urteko kuota orokorra:                                 40 euro.

- Familia bereko bi matrikula edo +:                  30 euro.

- Familia ugariak:                                            Hobariak kontsultatu (*).

- Egoera ekonomiko zailean dauden familiak:     Hobariak kontsultatu (*).

(*) Familia ugarientzako eta zailtasun ekonomikoak dituzten familientzako %50 eta %100 arteko hobariak daude.

MATRIKULA NOLA EGIN

Bi modu daude izena emateko: online eta presentziala.

Online

  • Ondorengo helbidean dagoen inprimakia bete: https://www.soraluze.eus/eu/tramiteak/izen-emateak
  • ES03 3035 0004 93 0040900023 kontu-zki.an (Laboral Kutxa) ordainketa egin izana ziurtatzen duen ordainagiria erantsi.
  • Ordaintzean jarri: LUDOTEKA/GAZTELEKUA + Haurraren izen-abizenak.
  • Hobariak eskatu nahi badira, ezin da izen-ematea online egin.

Presentziala

  • Etxean jasotako matrikula-orria bete eta ludoteka zein gaztelekuan entregatu beharko da, ES03 3035 0004 93 0040900023 kontu-zki.an (Laboral Kutxa) ordainketa egin izana ziurtatzen duen ordainagiriarekin batera.
  • Inprimakiak entregatzeko egunak eta ordutegia: Ekainak 22, 24 eta 26: 09:00-12:00 / Ekainak 29 eta 30: 15:00-18:00
  • Ordaintzean jarri: LUDOTEKA/GAZTELEKUA + Haurraren izen-abizenak.