Ludoteka eta gaztelekuko izen-ematea

Ludoteka eta gaztelekuko izen-ematea

2019/06/05
Ekainaren 14a bitartean dago zabalik datorren ikasturtean ludoteka edo gaztelekua erabili nahi duten haur eta gaztetxoentzako izena emateko epea; ordutegiak iazo berberak izango dira.

Datorren ikasturtean Soraluzeko Udal Ludotekan eta Gaztelekuan izena eman nahi duten haurrek ekainaren 14ra arteko epea izango dute matrikula egiteko.

SARRERA

Soraluzeko haurren eta nerabeentzako zerbitzuek; ludoteka eta gaztelekuak, alegia, ikasturte berri bati ekingo diote irailean

Iaz ordutegietan egindako aldaketek harrera ona izan dutela ikusita, aurtengo ikusturtean ordutegiok mantentzea erabaki du Udalak.

MATRIKULA-EPEA

Irailaren hasiko den 2019/2020 ikasturtean izena emateko epea ekainaren 3an hasi eta ekainaren 14an amaituko da. Behin data hori pasata, plaza libreak dauden neurrian onartuko dira matrikulazio berriak.

ORDUTEGIA

Hauxe izango da Ludoteka eta Gaztelekuak (LH5/6) datorren ikasturtean izango duen ohiko ordutegia. Aste Santu eta Gabonetako oporretan ordutegia ezberdina izango da.

 

 

ASTELEHENA

ASTEARTEA

ASTEAZKENA

OSTEGUNA

16:45-18:15

4/5 URTE

(A)

4/5 URTE

(B)

4/5 URTE

(A)

 

4/5 URTE

(B)

 

18:15-19:45

 

LH 1/ LH 2

(A)

 

 

LH 1/ LH 2

(B)

 

 

LH 1/ LH 2

(A)

 

 

LH 1/ LH 2

(B)

 

 

 

OSTIRALA

OSTIRALA

17:00-19:00

LH3/LH4

(Ludoteka)

 

LH 5/LH 6

(Gaztelekua)

 

Oharrak:

(1)    HH eta LH1/LH2-ko haurrek astean hiru orduko zerbitzua izango dute, ordu eta erdiko bina saio. Bi egun aukeratu behar dituzte, astelehena eta asteazkena (A) ala asteartea eta osteguna (B). Ordu eta erdi horretan zehar behar dutenean sartu eta irten ahal izango dira, beste ekintza batzuekin bateragarria izan dadin.

(2)    Talde bakoitzean plaza kopurua mugatua da. Plazak matrikulazio-hurrenkeraren arabera emango dira.

(3)   LH3/LH4-ko eta LH5/LH6-ko haurrek bi orduko saioa izango dute ostiraletan. Bi ordu horietan zehar behar dutenean sartu eta irten ahal izango dira, beste ekintza batzuekin (Dantza, pelota…) bateragarria izan dadin.

 

KUOTA

 Hauek dira erabiltzaileen kuotak:

-Urteko kuota orokorra:                                 40 euro.

-Familia bereko bi matrikula edo +:                  30 euro.

-Familia ugariak:                                            Hobariak kontsultatu (*).

-Egoera ekonomiko zailean dauden familiak:     Hobariak kontsultatu (*).

 

(*) Familia ugarientzako eta zailtasun ekonomikoak dituzten familientzako %50 eta %100 arteko hobariak daude.

 

MATRIKULA NOLA EGIN

Izena eman nahi duten haurrek matrikula-orria bete eta Udaletxean edo zerbitzuetan entregatu beharko dute, 3035 0004 93 0040900023 kontu-zki.an (Laboral Kutxa) ordainketa egin izana ziurtatzen duen ordainagiriarekin batera.

Hobariez baliatu nahi dutenek 2017. urteko Errenta Aitorpenaren kopia ekarri beharko dute.

Ordaintzean jarri: LUDOTEKA/GAZTELEKUA + Haurraren izen-abizenak.