Ludotekako gabonetarako programazioa

Ludotekako gabonetarako programazioa

2016/12/15
Zabalik dago Udal Ludotekak gabonetako oporretarako 4 urtetik 9 urtera arteko haurrentzat antolatu dituen ekintzetan izena emateko aukera.

Parrandan Udal Ludotekak herriko haurrei zuzendutako hainbat ekintza antolatu ditu laster hasiko diren Gabonetako opor egunei begira.

Ekintza hauek Gabonetan herrian antolatzen diren bestelako ekintzen (pailazo, mago, kabalgata, zine...) osagarri dira.

Parte hartzeko adinean dagoen edozein haurrek har dezake parte, ludotekako ohiko erabiltzaile izan ala ez, baina horretako ezinbestekoa izango da aurrez izena ematea.

Eskaintza

Hauek dira adin-tarte bakoitzarentzat antolatu diren ekintzak:

4/5 URTE

Abenduak 26: Gabonak ludotekan. Arratsaldeko 4retatik 6etara.

Urtarrilak 2: Irteera Ekogunera. Goizeko 10etatik 2etara.

LH1-LH2

Abenduak 28: Gabonak ludotekan. Arratsaldeko 4retatik 6etara.

Urtarrilak 4: Irteera izotz jauregira. Goizeko 10etatik 2etara.

LH3-LH4

Abenduak 29: Gabonak ludotekan. Arratsaldeko 4retatik 6etara.

Urtarrilak 3: Irteera Bilboko PINera.

Izen-ematea

Izena emateko epea abenduaren 23an amaituko da eta udaletxean (goizez) zein ludotekan (arratsadez) egin ahal izango da.

Prezioak

Prezioak ondorengoak dira:

- "Gabonak ludotekan" ekintza.

Ludotekako erabiltzaileak: Doan.

Ludotekako ez erabiltzaileak: 1 euro.

- "Irteerak" ekintza.

Ludotekako erabiltzaileak: 5 euro.

Ludotekako ez erabiltzaileak: 7 euro.