Ludotekaren Aste Santurako ekintzak

Ludotekaren Aste Santurako ekintzak

2022/03/15
Aisialdi eskaintza zabala antolatu du Soraluzeko Udal Ludotekak aurtengo Aste Santuko oporretarako; izen-ematea martxoaren 21etik apirilaren 1era egin beharko da.

Aisialdi eskaintza zabala antolatu du, aurten ere, Soraluzeko Udal Ludotekak aurtengo Udaberri edo Aste Santuko oporretarako.

Ekintzetako batzuk herrian burutuko dira, beste batzuk, ordea, herritik kanpora egingo diren txangoak izango dira (Monkey Park, City Jump, Bizkaia Abentura...).

Izen-ematea martxoaren 21ean hasi eta apirilaren 1ean amaituko da.

Izen-emate orriak ikastetxearen bitartez jasoko dituzte herriko haurrek eta ludotekan bertan entregatu beharko dituzte.

Zerbitzuaren ohiko erabiltzaile ez direnek ere izaten dute opor sasoiko ekintzetan izena emateko aukera.

Hauxe da ludotekak opor egun hauetarako prestatu duten egitaraua:

Aste Santua

APIRILAK 11, astelehena. Irteera Monkey Park-era, 4-5 urteko haurrentzat. Goizeko 10etatik 14:00etara, estaziñotik.

APIRILAK 12, asteartea. Irteera Bizkaia Park Abentura-ra, LH1-LH2 mailako haurrentzat. Goizeko 10:00etatik 14:30era, estaziñotik.

APIRILAK 13, asteazkena. Irteera City Jump-era, LH3- LH4 mailako haurrentzat. Goizeko 10:00etatik 14:00etara, estaziñotik.

Pazko Astea

APIRILAK 20, asteazkena. Ekintzak ludotekan, 4 eta 5 urteko haurrentzat. Goizeko 11:00etatik 13:00etara, ludotekan.

APIRILAK 21, osteguna. Ekintzak ludotekan, LH1-LH2 mailako haurrentzat. Goizeko 11:00etatik 13:00etara, ludotekan.

APIRILAK 22, ostirala. Ekintzak ludotekan, LH3-LH4 mailako haurrentzat. Goizeko 11:00etatik 13:00etara, ludotekan.